Bilboko
Gabonart Azokak ateak zabaldu ditu gaur eguerdian. Arriagako plazako
egokitutako gunean Xabier Otxandiano, Bilboko Ekonomi, Garapen,
Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia eta beste hainbat eta
hainbat gizarte, kultural eta ekonomiko eragileak izan dira. Haiekin
batera, Bernat Vidal, Gabonarteko zuzendaria.
Aurten
ere, eta bosgarrena da dagoeneko, Arbasok, Euskal Herriko Artisau
Elkarteak, 5. Gabonart, Gabonetako Artisau Azoka, ospatuko du,
Bilboko Arriagako plazan. Orain dela bost urte, Arbasok
desagertutako Gabonetako Artisautza Azokaren testigantza hartu zuen,
eta berriro ere esperientzia errepikatuko du. 5. Gabonart abenduaren
15etik urtarrilaren 7ra arte egingo dute. Artisautza Azoka Arriaga
plazan kokatuta dago. Arriaga Antzokia ondoan, hain zuzen ere.

Esperientzia
honi esker, bisitaria ohartuko da lanbide zaharrak indarrean daudela,
eta ez dela artisau piezen kalterako. Pieza guztiak eskulan eta
artisautza prozesuen arauak errespetatuz diseinatzen dira. Euretariko
askotan, ordea, berrikuntzara jotzen da eta inspirazio iturria
orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik bada, gaur egun artisau
izatea garaikide izatea da. Gabonetako Azoka hau dirauen bitartean,
hainbat ekintza ludiko egingo dira azoka barruan artisauaren eta
bisitarien arteko interakzioa dinamizatzeko eta, azken batean,
bisitaria artisautzaren munduan sararazteko.
48
artisau
Beste
behin ere, Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituen
lurraldea, 27 artisau izango dira, hain zuzen ere. Gipuzkoak 6
ordezkari izango ditu, Arabak bat eta Nafarroak 3 izango dituzte.
Horretaz aparte, Catalunyatik 3 artisau etorriko dira Bilbora, bat
Murtziatik eta beste bat Zaragozatik, bat Gaztela-Mantxatik; bat
Canarias Uhartetik eta hiru Cantabriatik, eta beste bat Burgosetik.
Sektorekakori
dagokionez, honakoak izango ditu Gabonartek: hamahiru
bitxigintzakoak, zazpi ehungintzan arlokoak, bi beirakoak, sei
larruzkoak eta beste sei zeramikazkoak. Halaber, zura lantzen duten
bost izango dira aurtengoan, eta kosmetikak 3 artisau izango ditu.
Horretaz gain argizarigintzak erakustoki bat izango du, eta gauza
bera kuadernaketak, modelatuak, lore lehorrak, txotxongiloak eta
olibondozko tresnak.
Horretaz aparte, Gabonartek irauten duen bitartean, erosketa kupoiak zozkatuko dira.
Horretaz aparte, Gabonartek irauten duen bitartean, erosketa kupoiak zozkatuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario